Kaldereroen sukaldeko ontzi doinuetatik rockera

2013/02/04
Kaldereroen sukaldeko ontzi doinuetatik rockera
Azpeitiko Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak eta Sanagustin kulturguneak elkarrekin antolatu zuten kontzertua izan genuen zapatuan. U.K.BILL eta Lauroba taldeek euren azken diskoko kantak aurkeztu zizkiguten. Añorgako rock taldeak badu indarra eta gogoa eta taula gainean eman beharrekoa eman zuten. Haien atzetik, Donostia eta Azpeitiko kideek osatutako Lauroba taldeak jo zuen eta rock-pop kantuekin eta ezagun egin zaizkien balada doinuekin berotu zituzten kanpoko hotzari aurre eginez gerturatutako entzuleak.
Erantzuna gehitu