Kontzertu lirikoa izango dugu asteburu honetan Sanagustinen

2013/02/13
'Betiko kantak' izenpean diskoa aterako dute Iñaki Salvador pianojoleak, Olatz Saitua sopranoak eta Ainhoa Zubillaga mezzosopranoak. Martxoaren hasierako egunetarako aurreikusten dute eta haren azala izango dena irudian duzue —albistean klik eginda—. Diskoa atera aurretik bi kontzertu baino ez dituzte emango eta horietako bat igande honetan, 20:00etan, Sanagustin kulturgunean joko dutena izango da. (Azpeitiko kultur bonoarekin emanaldi hau doan ikusteko aukera duzu. Urteko bonoa da eta 52€tan dago —155 euroko balioa du berez—. Hemen aurki dezakezu bonoari buruzko informazioa eta dituen beste hainbat abantailen azalpena).

Kontzertua: 'Betiko kantak', kontzertu lirikoa.
Abeslariak: AInhoa Zubillaga (mezzosopranoa) eta Olatz Saitua (sopranoa).
Pianojolea: Iñaki Salvador.
Eguna: Otsailak 17, igandea.
Ordua: 20:00etan.
Antolatzaileak: Sanagustin kulturgunea, Kutxa Gizarte Ekintzaren laguntzarekin.
Sarrerak: 6€ aurrez / egunean 8€.

Erantzuna gehitu