Martxelo Otamendirekin solasaldia, PotxinPatxin pailazoak eta bertsoak aste honetako egitarauan

1. Ekitaldia: 'Aho bizarrik gabe' solasaldia: Martxelo Otamendi gonbidatua.
Eguna: Otsailak 19, asteartea.
Ordua: 19:30ean.
Informazio gehiago: hemen.
__________________________________________________________________________________________
2. Ikuskizuna: PotxinPatxin pailazoak, 'txangoa' emanaldiarekin.
Sinopsia: POTXIN PATXIN artistek txango bat antolatu dute eta ikusleak ere bertan parte hartuko dute. Txangoan zehar ezustekoak egongo dira, mendi, baso, zelaietan zer aurkitu daitekeen erakutsiko dute, ikusentzulegoa partaide bihurtuz malabar, mimo, etabarren bidez.
Ordua: 17:00.
Sarrera: 3€.
(Azpeitiko kultur bonoarekin emanaldi hau doan ikusteko aukera duzu. Urteko bonoa da eta 52€tan dago —155 euroko balioa du berez—. Hemen aurki dezakezu bonoari buruzko informazioa eta dituen beste hainbat abantailen azalpena).
__________________________________________________________________________________________
3. Ikuskizuna: Bi arreba.
Partaideak: Andoni Egaña bertsolaria eta Xabier Lizaso pianojotzailea.
Sinopsia: Chopinzalea da Xabier Lizaso pianojolea. Xenpelar gustuko du Andoni Egaña bertsolariak. Chopinek eta Xenpelarrek badute elkarrekiko antzekotasunik. Garai beretsuan bizi izan ziren. Biak ziren, bakoitza bere arloan, artista handiak. Biak izan ziren berritzaile. Biak ziren katolikoak. Biak ziren Estadurik gabeko nazioetakoak. Biek bizi izan zituzten garai politiko gatazkatsuak. Biak hil ziren gazterik, biak gaisotasunez ondorioz, bata 34 urterekin eta bestea 39rekin. Eta heriotza orduan, biek izan zuten ondoan…arreba.
Chopin eta Xenpelarrek ez zuten elkar ezagutu. Xabier Lizasok eta Andoni Egañak bai. Horregatik, bi mundu, bi obra, bi kultur-modu eta bi arreba ezagutu eta ezagutzera emateko ahalegina egin dute.
Eguna: Otsailak 24, igandea.
Ordua: 18:00.
Sarrera: Aurrez 6€ / egunean 8€.
Antolatzaileak: Erniarraitz Bertsozale Elkartea eta Sanagustin kulturgunea.