'Txangoa' egingo dugu zapatuan Potxin eta Patxin pailazoekin
2013/02/20

Artista pareak ibilaldi bat antolatu du eta ikusleen parte hartzearekin mendi, baso eta zelaietatik ibiliko dira. Malabar eta mimo jolasez gain ezustekoak ere izango dituzte txangoan zehar. 17:00etan izango da eta salgai daude sarrerak 3€tan (Azpeitiko kultur bonoarekin emanaldi hau heldu eta haur batentzat doanekoa da. Urteko bonoa da eta 52€tan dago —155 euroko balioa du berez—. Hemen aurki dezakezu bonoari buruzko informazioa eta dituen beste hainbat abantailen azalpena).
Ikuskizuna: PotxinPatxin pailazoak, Txangoa emanaldiarekin.
Ordua: 17:00.
Sarrera: 3€. Eskuratu Sanagustin kulturgunean edo hemen.