Arropa berriak jantzi ditugu

2022/03/02
Arropa berriak jantzi ditugu

 

Azken egunotan aspaldiko partez mozorrotu gara gutako asko. Korbata, trajea, gona, peluka, rimmela, bibotea... Gu geu izateari utzi beste norbaiten larruan sartzeko edo, hobeto esanda, lotsaren geruzak erantzi inoiz baino gehiago gu geu izateko.

Aurtengo inauteriakin batera webgune berrituaren argitaratzea suertatu zaigu. Azken urteotan proiektua asko hazi da; adar, lore eta fruitu berriak ditugu. Garena osotasunean erakusteko, gure sareko erakuslehioari berritu bat eman behar geniolakoan geunden. Jantzi eta erantzi, garbitu eta argitu, txukundu eta hobeto adierazi. Diseinu berri bat, hartu emana hobetzeko.

 

Erantzuna gehitu