Astelehenean, 17:30ean jarriko ditugu 'Go!azen'-erako sarrerak salgai Soreasun eta Internetez
2017/02/10

Ordu berean, www.kulturaz.eus webgunearen bidez sarrerak erosteko aukera ere jarriko dugu
Otsailaren 25ean, zapatua, Go!azen ikuskizunaren bi emanaldi izango dira Soreasu antzokian, 11:00etan eta 13:00etan. Saioetarako sarrerak astelehenean, otsailaren 13an, jarriko dira salgai 17:30etatik 19:00etara bitartean, Soreasu Antzokiko takilan. Sei sarrera erosi ahal izango ditu pertsona bakoitzak, sei euroan bakoitza (Kultur bonoa dutenek, sarrera bat erdi prezioan erosteko aukera izango dute).
Ordu berean, www.kulturaz.eus webgunearen bidez sarrerak erosteko aukera ere jarriko da. Ikuskizun bakoitzerako 100 sarrera jarriko dira sarean salgai.