Azpeitian ospatuko da #interneteguna2017, Kulturazek eta PuntuEUSek antolatuta

2017/05/04
Azpeitian ospatuko da #interneteguna2017, Kulturazek eta PuntuEUSek antolatuta
Helburua euskarazko Interneten sustapenean eragitea izango da. Jakinaraziko dugu egitaraua, baina ekitaldi nagusia 19:00etan eta Sanagustin kulturgunean izango da. Bertan parte hartzeko izena eman behar da aurrez. Interesa dutenek, domeinuak.eus webgunean egin dezakete izen-ematea.

Maiatzaren 17an, Nazioarteko Interneten Egunean, ospatuko du komunitateak Euskarazko Interneten Eguna, bigarren urtez jarraian.

Aurtengo Internet egunaren helburua euskarazko Interneten sustapenean eragitea izango da. Horretarako, elkarlan proiektua abiatu dugu PuntuEus Fundazioak eta Azpeitiko Kulturaz Kooperatibak herriko hainbat elkarte, eragile eta norbanakoren parte hartzearekin.

Ekitaldi nagusia Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango da maiatzaren 17an, asteazkena, arratsaldeko zazpietan. Parte hartu nahi dutenek domeinuak.eus webgunean egin dezakete izen-ematea.

Erantzuna gehitu