Azpeitiko lehenengo pote filosofikoa iritsi da Sanagustin kulturgunera.

2026/02/20
Azpeitiko lehenengo pote filosofikoa iritsi da Sanagustin kulturgunera.
Pote batek beti errazten du elkarrizketa. Nork ez du solastu, eztabaidatu edo mundua konpondu nahi izan trago baten bueltan? Herritarren jakin-mina eta pentsamendua sustatzeko asmoz datoz Azpeitira pote filosofikoak. Txinparta filosofia elkartearen laguntzaz Kulturaz Kultur Kooperatiban martxan jarri dugun ekimena da eta martxoaren 4an emango diogu hasiera, 18:30ean, Sanagustin kulturgunean. Lehenengo solasaldia Irati Zubia Landak gidatuko du eta “Kuadrillak, babes eta zama?” izango da gaia.

Bilbo, Gasteiz, Tolosaldea eta Goierriko hainbat herri… Azken urteetan gero eta gehiago dira kafe eta pote filosofikoak egiten dituzten Euskal Herriko txokoak. Besteak beste, Agora filosofia elkartearen eskutik. Filosofia akademiatik atera eta plaza publikora ekartzeko aukera paregabeak dira. Gai baten bueltan aritua den norbait gonbidatu, hark oinarria jarri eta horren gainean eztabaidatuko dugu elkarrekin. Ez dago aditua izan beharrik, ez beti iritzi sendo bat edo horixe partekatzeko apeta eduki beharrik ere. Jakin-min apur bat aski da solasaldi filosofikoan ongietorria izateko

Egitura

Bi orduko saioak izango dira, 18:30etik 20:00etara bitartean. Azpeitiko Sanagustin kulturgunean hartuko dugu potea eta saioa irekia izango da, beraz, denok izango zarete ongietorriak. Saio bakoitzean “aditu” bat egongo da, berak egingo du sarrera teorikoa modu dibulgatibo eta irisgarrian, gaia kokatu eta oinarri bat emateko. Ondoren, eztabaidatzeko, komentatzeko eta elkarrizketarako tartea zabalduko dugu.

“Kuadrillak, babes eta zama?”

Lehenengo pote filosofikoa martxoaren 4an izango da, arratsaldeko 18:30ean, Sanagustin kulturgunean. Irati Zubia Landak gidatuko du saioa eta “Kuadrillak, babes eta zama?” gaia landuko dugu.

DNM_Potefilosofikoa1-01 (1).jpg

 

Erantzuna gehitu