Badator Txisteratik magia jaialdia!

2025/09/10
Badator Txisteratik magia jaialdia!
Badator Txisteratik magia jaialdiaren IX.edizioa. Urriaren 3an eta 4an ospatuko den bi eguneko jaialdi honetan guztiek izango dute magiaz gozatzeko aukera. Haur, heldu zein gazteentzako egitaraua antolatu dugu. Kalean ez ezik, Soreasu Antzokian eta Dinamoa sormen gunean ere izango da magia.

 

 

 

EGITARAUA

Urriaren 3an eta 4an izango dira emanaldiak Dinamoa sormen gunean eta Soreasu Antzokian. Aurtengo berrikuntzen artean dago kaleko magia lehiaketa. Orain arte egin izan dugun bezala, magoek gertuko karta jokoak eta trikimailuak egingo dizkiete herritarrei, baina oraingo honetan, elkarren artean lehiatuko dira.  Emanaldiez gain, mago zein magiazaleei zuzendutako hitzaldia ere izango dugu. 

Urriak 3

GERTUKO MAGIA GALA, Dinamoa sormen gunean, 18.00etan. Eneko Gutierrez, Oier Jurado eta Paco Agrado magoen eskutik. Sarrerak hemen
PACO AGRADOREN HITZALDIA, Dinamoa sormen gunea, 20.30ean. Sarrerak hemen

Urriak 4

GERTUKO MAGIA, Azpeitiko kaleetan zehar egingo den lehiaketa izango da eta irabazleen artean bi sari banatuko dira. 12.00etan. Doan
GALA NAGUSIA, Soreasu Antzokian, 19.00tan. Joshua Kenneth, Enzzo, Julen magoa eta Tor eta Txoborro magoen eskutik. Sarrerak hemen

Aurten ere, punta-puntako gonbidatuak izango ditugu. Horien artean dago Joshua Kenneth, hainbat sari nazional irabazi dituen mago galiziarra. 

 

     txisteratik 1.jpg         txisteratik 2.jpg   

TXISTERATIK ELKARTEAREN SORRERA  

Jada urte batzuk pasa dira herriko zenbait magiazalek jaialdi hau antolatzeari ekin ziotela Kulturaz Kultur Kooperatibarekin elkarlanean. IX. edizioa da aurtengoa, eta egun, errelebo gazteago batek dihardu jaialdiaren antolakuntza lanetan. Urtez urte ekimena indartuz doa, askotarikoak eta aberatsak direlarik bertan antolatu izan diren ekimenak.

Urte hauetan guztietan egindako lanaren fruitua izan da Txisteratik Elkartearen sorrera. Eneko Gutierrez, Iagomago, Julen magoa eta Maria Arandiak osatzen dute elkartea, eta beraien jardun nagusia urteroko Txisteratik jaialdia antolatzea izango da. Horrez gain, inguruko magoen komunitatea indartu, gazteei magiarekiko interesa piztu eta etorkizuneko magoak heztea dute helburu.

Erantzuna gehitu