Bertan behera gelditu da Jotakie eta Immaculate Foolsen irailaren 19ko kontzertua

2020/09/14
Bertan behera gelditu da Jotakie eta Immaculate Foolsen irailaren 19ko kontzertua

 

Azpeitiko zezen plazan gaur gaurkoz tamaina honetako ekitaldi batentzat eskatzen diren segurtasun irizpideak betetzea ezinezkoa denez, bertan behera gelditu da Jotakie eta Immaculate Fools taldeek irailaren 19an eskaintzekoa zuten kontzertua. Ikuskizuna osasun eta segurtasun baldintza guztiak beteta gauzatzeko segurtasun protokolo zorrotza prestatu eta Eusko Jaurlaritzako Barne Sailaren Joko eta Ikuskizunen departamentuan aurkeztu zen aspaldi. Lanean aritu gara neurri guztiak modu egokian bete ahal izateko, baina ezinezkoa izan da eskakizun guztiak betetzea.

 

Behin betiko ezezko erantzuna pasa den ostiralean jaso genuen. Beste hainbat aukera eta espazio posible aztertu dira azken egunetan, baina faktore desberdinak zirela medio, kontzertua bertan behera uztea beste aukerarik ez da egon. Aurrera begira, epe motz-ertainean izango da bi taldeak Azpeitian oholtza gainean ikusteko aukera.

 

Oraingoz, sarrera guztiak itzuliko dira. Internet bidez erosita zutenei automatikoki itzuliko zaie dirua. Sarrera fisikoak erosi zituztenek, aldiz, Sanagustin kulturgunean itzuli ahal izango dituzte.

 

Edozein zalantza izanez gero, idatzi kulturaz@kulturaz.eus helbide elektronikora.

Erantzuna gehitu