'Bizimiñak' zauriak erakusteko

Martxoaren 2an estreinatuko dute, Soreasu Antzokian, Bizimiñak. Itzel konpainiak sortu duen ikuskizunak musika, artea eta antzerkia uztartzen ditu eta mina du gaitzat, "euskal gatazkak sortutako mina, mina denok baitugu, zauria pixkanaka sendatuko da, baina zauriak utzitako orbaina erakutsi beharra dugu, galderak ditugu, ez dugu erantzunik, behar bat besterik ez, gure historia guk kontatzeko beharra....
Aste honetan Gaztelekukoekin mediazioa egin dugu eta sortzaileek obra bera eta sorkuntza prozesua erakutsi diete. Bide batez, Mikrouhinak saioa grabatu dugu eurekin.
Ikus-entzunezkoa: Bizimiñak.
Estreinaldia: Martxoak 2, ostirala.
Lekua: Soreasu Antzokia.
Ordua:22:00.
Sarrera: 10€ (www.kulturaz.eus, Sanagustin kulturgunea eta Soreasuko leihatilan eskuragarri)