Bueltan gara!

2020/06/25
Bueltan gara!
Kultur ekitaldiei ekingo die berriz Kulturaz kooperatibak

Martxoaz geroztik, osasun larrialdia dela, kultur agenda etenda egon da. Hainbat ekitaldi bertan behera gelditu ziren, eta beste hainbat, berriz, atzeratu. Osasun larrialdiaren arintzearekin batera, osasun eta segurtasun neurriak errespetatuz, berriro ere kultur ekitaldiei ekiteko moduan da Kulturaz kooperatiba.


Bai herritarrengan, eta baita sortzaileengan ere, nabari da kultura zuzenean gozatzeko egarria. Bizipoz iturria da kultura, ez da dudarik. Gainera, kultur ikuskizunak jende askoren ogibide ere badira, eta lagungarri izango zaie kultur ekimenak berrantolatzea.


Covid-19ak eragindako osasun-larrialdia dela eta, osasun eta segurtasun neurriak hartuko dira kultur ekitaldi guztietan: Ikusleek musukoa jantzita izan beharko dute, eserita egon eta, azkenik, areto bakoitzean erakundeek ezarritako jende-kopuru mugak errespetatuko dira.

Webguneko 'Agenda' ataldean daude ikusgai oraingoz antolatuta dauden ekitaldiak. Ekimen gehiago lotu ahala, joango gara horien berri ematen.

Erantzuna gehitu