Dinamoa Sormen Gunea ikusteko bisita gidatuak
2019/03/27

Dinamoa Sormen Gunearen espazioak ezagutzeko bisita gidatuak izango dira apirilaren 6an.
Dinamoa Sormen Gunea ekainean irekiko dugu behin betiko, baina bitartean lanerako espazioak ikusteko moduan gara jada. Egokitze lanak amaitzear dira eta eraikin eraberritua ezagutzera gonbidatu nahi ditugu herritarrak.
Horretarako, datorren apirilaren 6rako bisita gidatuak antolatu ditugu lanen nondik norakoak ikusi eta azpiegiturak eskainiko dituen aukerak ezagutzeko. Goizeko bisita 12:30etan izango da eta arratsaldekoak 17:00etan, 18:00etan eta 19:00etan.
Bertan ikusiko dugu elkar!