Dinamoa sormen gunearen irekiera ekitaldi ofiziala izan da gaur

Dinamoa sormen gunearen irekiera ekitaldi ofizialean, lehenik, Jose Luis Otamendi eta Xabier Aranbarri Kulturaz kooperatibako lehendakariak eta kudeatzaileak eta Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak harrera egin diete Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari eta Harkaitz Millan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatuari, eta ondoren Alkortaren, Zupiriaren eta Millanen solasaldi bat gidatu du Xabier Gantzarain Kulturazeko langileak.
50 lagun bildu dira Dinamora. Arduradun instituzionalez gain, han izan dira Euskal Herriko eta Azpeitiko sortzaileak, eta sormen guneetako ordezkariak. Bete egin aretoa.
Kulturazek eta udalak antolatu dute ekitaldia. Zehazki, Kulturazek kudeatzen du Dinamoa —Sanagustin kultturgunea eta Soreasu antzokia ere bai—, eta udalak eta biek aurten lankidetza hitzarmena sinatu dute.