Ekitaldien datuak hobetu eta proiektuetan sakontzeko urtea izan da 2019a

2020/01/27
Ekitaldien datuak hobetu eta proiektuetan sakontzeko urtea izan da 2019a
Kulturaren ikusgarritasunarekin lotuta egiten genituen ekimenekin jarraitu -2018ko datu bikainak hobetu ditugu- eta kultur sormen, transmisio eta sustapenari lotutako proiektuak abiatu edota lehendik genituenetan sakondu dugu 2019an.

 

Azpeitiko Kultur Mahaiak, Kulturaz kultur mahaiaren kooperatibak eta udalak 2019ko kultur jardueraren balantzea aurkeztu dute gaur Sanagustin kulturgunean. Iazko ekitaldia "emankorra" izan dela adierazi dute. Sormena eta sortzaileen lana indartzera bideratutako ahaleginak nabarmendu dituzte, Dinamoaren irekiera erdigunean jarrita, eta herritarrek kultur emanaldiei eta egitasmoei erakutsitako atxikimendua eta sostengua eskertu dituzte.

Zinemarekin lotutakoak eta Soreasu antzokiko ohiko zinema emanaldiak zenbatu gabe, 55.000 ikus-entzuletik gora elkartu dituzten 205 ekitaldi eskaini zituzten iaz Kulturaz kooperatibak kudeatutako azpiegituretan. Horietatik ia %46 Kulturazek edo Kultur Mahaiko taldeek sustatutakoak izan ziren, eta bestelako eragileen eskutik etorri ziren gainerakoak. Diziplinen artean, musika emanaldiak eta hitzaren eremukoak –bertsoak, hitzaldiak, aurkezpenak, jardunaldiak...– ia parez pare ibili ziren kopuruetan. Eta herriko eragileak eta norbanakoak izan ziren protagonista ekitaldien erdian baino gehiagotan.

Azpeitiko Kultur Mahaiak, Kulturaz kultur mahaiaren kooperatibak eta udalak 2019ko kultur jardueraren balantzea aurkezteko prentsaurrekoan banatu duten txostenean jasotako datuen laburpena da aurrekoa. Baina kopuruez gain, iazko kultur jarduerak emandakoa baloratzeko bestelako egitasmoak, lan ildoak eta ardatzak nabarmendu nahi izan dituzte gaur eguerdian Jose Luis Otamendi Kulturazeko lehendakariak, Eneritz Albizu udaleko Kultura batzordeburuak eta Olatz Prat Azpeitiko Kultur Mahaiaren lehendakariak. Hirurek nabarmendu dute, esaterako, Dinamoa sormen gunea martxan jartzea izan dela 2019ak utzi duen albiste nagusiena; eta Dinamoa denaz eta izan daitekeenaz hitz egin du Soreasuko sormen gunearen lehen urratsak gertutik ezagutzeko parada izan duen Iñigo Astizek.82790801_1847810345351804_1031019535198584832_o.png

83116108_1847810355351803_4587094732202573824_o.png

82785214_1847810422018463_2877574723351347200_o.png

82766900_1847810512018454_7546578381718945792_n.png

82917760_1847810505351788_8140879221284143104_n.png

83333568_1847810335351805_7415250251881119744_n.png

83774827_1847810415351797_3320690291735789568_n.png

82959097_1847810408685131_3268241366592782336_n.png

 

Erantzuna gehitu