Ekitaldiz betea dator ikasturte berria
2025/09/01

Hauxe da Kulturaz Kultur Kooperatibak iraileko agendan dakarrena.
Udako oporretatik itzuli gara, eta indarberrituta gatoz! Kontzertuak, antzerkiak, ekitaldiak eta nola ez, zinema denboraldiaren hasiera izango dugu irailean. Hori gutxi balitz, hil honetan hasiera emango diegu Dinamoa sormen guneko ikastaroei. Hurrengo asteetan informazio guztia eskuragarri izango duzue kulturaz.eus helbidean eta gure sare sozialetan, beraz, egon adi! Bien bitartean, hemen duzue irailean Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatiban izango dugunaren aurrerapen txiki bat. Gozatu!
Agendaren inguruko xehetasun guztiak ondorengo estekan dituzue: kulturaz.eus/agenda