Ekitaldiz beteta dator Hator Hator Horror Festen hirugarren edizioa

2023/10/31
Ekitaldiz beteta dator Hator Hator Horror Festen hirugarren edizioa
Beldurrezko filmak, heavy metala eta haurrentzako tailerrak uztartuko ditu abenduaren 9 eta 10ean Azpeitian ospatuko den zinema eta musika jaialdiak. Ekimena Ospel Filmsek antolatu du, Azpeitiko udala eta Kulturaz kooperatibaren laguntzarekin.

 

Jaialdia abenduaren 9an, hasiko da, berdur eta fantasiazko laburmetraien emanaldiarekin, 17:00etan Soreasu Antzokian. Ondoren, 23:00etan, Su Ta Gar heavy metal talde entzutetsuaren kontzertua izango da, Sangustin kulturgunean. Bi ekitaldietarako sarrerak kulturaz.eus webgunean eskuratu daiztezke.

Igande goizean berriz, 12:00etan hasita, umeen hatorfesta ospatuko da, makillaje tailerra eta film emanaldiarekin, Sanagustin kulturgunean. Sarrera irekia izango da, eta ez dago aurrez izena-eman beharrik.

Ekitaldi guztien inguruko informazio gehiago kulturaz.eus webgunean eskuratu daiteke.

 

 

Erantzuna gehitu