Elkarlanerako hitzarmena sinatu dute Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Laboral Kutxak

2026/03/11
Elkarlanerako hitzarmena sinatu dute Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Laboral Kutxak
Akordio horri esker, Kulturaz Kultur Kooperatibak kultur sormena, transmisioa eta ikusgarritasuna lantzen jarraituko du, komunitatea hazten jarraitzeko asmoz.

Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Laboral Kutxak lankidetza hitzarmena egin dute. Azpeitiko Laboral Kutxaren egoitzan egindako sinadura ekitaldian izan dira Eñaut Frantsezena Agirre Kulturazeko lehendakaria eta Jenni Orbegozo Laboral Kutxako zuzendaria. Akordioa “etapa berri baten” hasiera izango da, kultur komunitatea hazten, hezten eta sendotzen jarraituko duena, eta “denontzat onuragarria izango den” lankidetza bat du helburu. Bi aldeek azpimarratu dutenez, “gizarte kulturzale bat” eraikitzen lagunduko duen elkarlanean sinesten dute. Akordioa hiru urterako sinatu da eta laguntza hori Kulturazen hiru lan-ildo nagusiak indartzeko erabiliko da: ikusgarritasuna, sormena eta transmisioa.

Erantzuna gehitu