Fanzinegintza Esateko Idatzi zikloaren bigarren saioan

2025/12/16
Fanzinegintza Esateko Idatzi zikloaren bigarren saioan
Esateko Idatzi zikloaren bigarren saioan Fanzinegintza teknika landuko dugu. Urtarrilaren 31n, Dinamoa sormen gunean, 10:00etatik 14:00etara izango da tailerra.

Esateko Idatzi zikloa hitza lurrera ekartzeko helburuz sortu da. Hitzak izan ditzaketen aldaera zehatzetara ekartzeko saiakera bat. Praktikara bideratuta. Esateko idatziko dugu. Zer esateko? Nahi duguna, nahi adina. Luzea da oso aldaera posibleen zerrenda. Istorioak kontatzeko, poemak sortzeko, komikiak egiteko, antzezteko,ikus-entzunezkoak sortzeko, irudiak laguntzeko, beste hizkuntzetakoa gurera ekartzeko, norbere gogoetak aurkezteko, aldarrikapen kolektiboetarako... Asko dugu esateko.

Esateko Idatzi zikloak aldaera horiek esploratzeko balioko du, praktikara zuzenduriko tailer intentsibo sorta batekin.

Dagoeneko, aukera duzu zikloko bigarren saioan izena emateko. Urtarrilaren 31n, 10:00etatik 14:00etara, Kulturaz Kultur Kooperatibako langileen eskutik Fanzinegintzaren teknika landuko dugu. 

                                       DNM_EI_fanzinegintza_kartela_A3+-01.jpg 

FANZINEGINTZA
Idazketara hurbiltzeko modu eraginkorrenetako bat hauxe da: idazketari errespetua galtzea. Seriotasuna kentzea. Eta horretarako, fanzine tailerrak nahiko aproposak dira. Fanzine batean ez da norbera luzitzeko idazten, ez termino merkantiletan argitaratu edota arrakasta bilatzeko. Fanzineak norberak esateko duena adierazteko egiten dira, normalean taldean eta autogesiotik beti. Hitza eta irudia uztartzen dituen jarduera da fanzinea. Horregatik, Grafiaz Betea komunitateko jendearekin batera egingo da tailer hau. Ideia, ordea, ez da iruditik datorrena irudiaz arduratu eta letretatik datorrenak testua ekoiztea; ostera, denok denean trebatuko gara. Fanzine batean ez du axola trebetasunak, eta hori da onena.
 
Erantzuna gehitu