Eskuragarri dituzue 15.urteurreneko kamisetak!
2026/04/14
15. urteurrena ospatzeko kamiseta bereziak atera ditugu. Diseinuak zuhaitzen enborreko uztaiak hartu ditu oinarri, urte bakoitza irudikatu asmoz.
Kulturaz Kultur Kooperatiban hamabost urte bete ditugu eta, urteurren borobila ospatzeko, kamiseta berezi hau atera dugu. Enborreko uztaiek gordetzen dute zuhaitzaren historia; gurea ere eraztun horietan bildu dugu. Hamabost dira, hain zuzen, proiektuaren ibilbidea irudikatzen duten uztaiak.
Kamisetak eskuragarri daude jada Sanagustin kulturgunean, 15 euroan. Zatoz zurearen bila!
