Ezpalak, Marte Lasarte eta Sara Zozaya aurtengo Aitzealdenk! festibalean.
Sanagustin kulturgunearen hastapenetan oihartzun handia izan zuen egitasmoari eutsi nahi izan diogu azken urte hauetan. Kulturaz Kultur Kooperatibak Ayuken Management elkartearekin elkarlanean antolatu dute egitaraua; eta hiru egunez zazpi musika taldek eskainiko dituzte kontzertuak. Ohiko rock doinuen esentzia mantenduz, beste estilo batzuez gozatzeko aukera ere izango dugu aurten.
Martxoak 13an lehertuko da festa bi talde zestoarrekin; Ezpalak eta Lin Ton Taun. Bigarrengo aldia izango dute Ezpalakeko kideek festibalean, iaz izan zuten arrakastaren ondoren, beste behin oholtza lehertzera datoz. Punkrock estiloetatik doinu dantzagarriagoetara egingo dugu salto bigarren egunean. Larunbatean, Marte Lasarte, Sua eta Fatal taldeen pop eta elektronika doinuak izango dira nagusi oholtzan. Igandean, berriz, giroa goxatzera datoz Euskal Herriko bi ahots berezi; Sara Zozaya eta Gartxot. Azken kontzertu horietarako ez da sarrerarik beharko, irekiak izango baitira.
- MARTXOAK 13 - Ezpalak + Lin Ton Taun
- MARTXOAK 14 - Marte Lasarte + Sua + Fatal
- MARTXOAK 15 - Sara Zozaya + Gartxot

