Fuel Fandangoren ondorenak

Izenagatik bada, baliteke Kulturaz Kooperatibak antolatu duen ekitaldirik handiena izatea Fuel Fandangok emaniko kontzertua. Oholtza gainean erakutsi zutenagatik ere, gustuak alde batera utzita, bertatik pasa den talderik gogoangarrienen artean kokatuko genuke. Zaleek erakutsi zuten ondo pasatzeko prestutasun eta gogoa ere ikaragarrizkoa izan zen. Beraz, kontzertua osotasunean hartuta, lehen mailakoa izan zen. Bideo hau sortu dugu oroitzapenerako (Oihan Amezuak egina).
Kronika
Kontzertuari buruzko kronika bat jaso dugu Sara Perezek egina www.crazyminds.com webgunerako. Gustatu zitzaion Fuel Fandango; ez aldiz, Dj Chelis gure harridurarako. Gustora gaude gu eskaini zuen kantu sortarekin.
Kontzertuaren argazki bilduma ere egin genuen Alberto Belokik ateratako irudiekin (eta beste hiruzpalau argazkilari ere etorri ziren, besteak beste, Yon Garin).
Hemeroteka