Gordetzea partekatzea delako, artxibategia plazara

2021/11/02
Gordetzea partekatzea delako, artxibategia plazara
Perspektiba kontua baino ez da: gordetzea eta partekatzea mugimendu beraren noranzko diferenteak dira. Eta joan etorriko bidaia horretan baino ez du zentzurik artxibategi batek. Berrerabiltzea baita erdoilaren aurkako ekintza eraginkor bakarra.

Ideia horri tiraka, webgune batean gorde, txukundu eta ordenatu dugu azken hamar urteotako jardunarekin osatutako materiala: argazkiak, bideoak, dokumentuak eta audioak. Gaur gaurkoz, zortziehun edukiontzitik gora.

Atzera baino, aurrera begira jartzeko; bertatik hasita partekatuko ditugu hemendik aurrera multimedia edukiak.

Artxibategia plazara atera dugu. Sartu sudurra nahi beste.

Erantzuna gehitu