Gorputza askatzeko, gorputzetik sortzeko eta jolasteko aukera eskainiko du 2026ko Helduen Antzerki Tailerrak

2026/01/14
Gorputza askatzeko, gorputzetik sortzeko eta jolasteko aukera eskainiko du 2026ko Helduen Antzerki Tailerrak
Dagoeneko, 2026ko Helduen Antzerki Tailerreko ikastaroan izena emateko aukera dago. Xanti Agirrezabalaren gidaritzapean asteazkenero elkartuko gara Dinamoa sormen guneko gorputzaren eremuan. Gorputza askatzeko, jolasteko, lotsak kudeatzeko eta irudimena lantzeko espazioa izango da.

Antzerkia mende luzez izan da gauzak kontatzeko eta hausnartzeko tresna soziala. Tailer honetan antzerkiak dituen baliabideak ezagutu eta hauetaz baliatzea izango da helburua. Diziplina honen zirrikituak, moduak eta sekretuak ikasteko tailerra da hau.

Ez da aurretiko esperientziarik behar, antzerkiaren bitartez eta gorputz espresioarekin sortu nahi duen edonorentzat dago irekita.

Helburuak

  • Jolasaren bitartez irudi eszenikoak irakurtzen eta erabiltzen ikasten hastea.
  • Gorputza askatzea. Norberaren lotsak kudeatzen ikastea.
  • Interpretazioaren bidez kontatzeko tresna propioak garatzea.
  • Irudimena aktibatu eta kontakizun propioak sortzen ikasiko dugu, bakarka eta taldean.
  • Inprobisazio teknika ezberdinak jorratu eta jendaurrean jardutera ohitzea.

* Ez da sortuko jendaurrean aurkezteko emanaldirik, asteroko lanari emango zaio garrantzia.

Informazioa

  • Dinamizatzailea: Xanti Agirrezabala
  • Hasiera-data: 2026ko otsailaren 4a
  • Amaiera-data: 2026ko ekainaren 17a
  • Froga saioa: 2026ko urtarrilaren 28a
  • Tokia: Dinamoa Sormen Gunea, Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Eguna: asteazkenak
  • Ordutegia: 19:30-21:00
  • Matrikula-prezioa: 150€ (hileko 30€) / Kultur bonodunek, erretiratuak eta ikasleak 100€
  • Matrikula-epearen hasiera: 2026ko urtarrilaren 7a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2026ko otsailaren 1a

Ikastaroaren informazioa biltzen duen eskuorria.

Izen-ematea
Erantzuna gehitu