Grafiaz Betea IV eta Esateko Idatzi egitasmoek irudiaren eta hitzaren eremua hartuko dute 2025-2026 ikasturtean

2025/10/23
Grafiaz Betea IV eta Esateko Idatzi egitasmoek irudiaren eta hitzaren eremua hartuko dute 2025-2026 ikasturtean
Grafiaz Betea egitasmoak bere laugarren edizioa izango du aurten. Datozen hilabeteetan, Dinamoa sormen guneko irudiaren eremuan askotariko grafiak ezagutzeko aukera izango da. Hitzaren eremuan ere izango dugu zer ikasi. Esateko Idatzi egitasmoak hitzaren erabilera praktikara bideratu eta eskaintzen dituen aukerak esploratzen lagunduko digu.
Foto principal 1

Esateko Idatzi zikloa hitza lurrera ekartzeko helburuz sortu da. Hitzak izan ditzaketen aldaera zehatzetara ekartzeko saiakera bat. Praktikara bideratuta. Esateko idatziko dugu. Zer esateko? Nahi duguna, nahi adina. Luzea da oso aldaera posibleen zerrenda. Istorioak kontatzeko, poemak sortzeko, komikiak egiteko, antzezteko, ikus-entzunezkoak sortzeko, irudiak laguntzeko, beste hizkuntzetakoa gurera ekartzeko, norbere gogoetak aurkezteko, aldarrikapen kolektiboetarako... Asko dugu esateko.

Esateko Idatzi zikloak aldaera horiek esploratzeko balioko du, praktikara zuzenduriko tailer intentsibo sorta batekin.

EGITURA

Bi hilabetean behin tailer bat eskainiko da, lau ordukoa. Larunbat goizetan egingo dira saioak, 10:00etatik 14:00etara. Ordutegi hori parte-hartzaileen disponibilitatearekin hobeto ezkonduko dela aurreikusita eta, oro har, idazketak denbora tarte luzeagoa eskatu ohi dutela. Arratsaldean zehar, espazioa eskura utziko zaie parte hartzaileei, esperimentatzen segitu nahi badute.

Bost saio izango dira guztira. Saio bakoitza teknika, diziplina edo praktika zehatz batera bideratuko da, nahiz eta diziplinartekotasuna ere bultzatuko den. Aditu den bidelagun batek gidatuko ditu saioak.

Imagen pequeña 1

IPUINGINTZA | BEÑAT SARASOLA

Dagoeneko, aukera dago zikloko lehen saioan izena emateko. Ipuingintza tailerra izango da, Beñat Sarasolaren eskutik. Azaroaren 29an, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00tik 18:00etara. Gainera, parte-hartzaileek aukera izango dute, behin tailerra pasata, ondorengo bi hilabeteetan zehar Beñat Sarasolarekin tutoretza bidezko aholkularitza izateko, Dinamoa sormen gunean bertan.

IZEN-EMATEA


Descripción imagen 2

Irudia tresna potentea da, izugarri indartsua, eta irudiaren ahalaz gogoeta egitea tokatzen zaigu, baina baita irudiaren azalaz ere: nola egiten da irudi bat, nola eraikitzen, nola irakurtzen...

Mundua idazteko erabiltzen diren grafia guztiak aintzat hartu eta geuk ere mundua idaztea pentsatu dugu irudiz, taldean, elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko, giro onean, eskura ditugun hainbat eta hainbat grafia erabilita.

Laugarren ikasturte honetan kaleko grafiei eskainiko diegu espazioa Dinamoa sormen gunean. Zebra-bideetan, eraikinetako hormetan eta lurpeko pasabide ilunenetan aurkitzen dira artista handi askoren obra ikusgarrienak. Ikastaro honetan kaleko sortzaile anonimo horiek ezagutuko ditugu.

EGITURA

Grafiaz Betea zikloak ikasturteko iraupena izango du. Bi hilabetean behin tailer bat eskainiko da, bi ordukoa. Saioak Dinamoan izango dira, hileko azken ostegunean, 18:00etatik 20:00etara. Bost saio izango dira guztira eta saio bakoitzean grafia bat izango dugu ardatz.

Imagen pequeña 2

GRAFITIA | WOHOU (KALEKO IZARRA)

Lehen saioa grafiti tailerra izango da, Kaleko Izarra artistaren eskutik. Azaroaren 30ean, 18:00etan Dinamoa sormen gunean bertan.

IZEN-EMATEA

Erantzuna gehitu