Gure marrak

2021/09/23
Gure marrak

GURE MARRAK, munduko kontakizunen ilustrazio bilduma

Gure Mintzak proiektua jarri genuen martxan Dinamoan 2020an: “Gure inguruan hitz egiten diren hizkuntzen aniztasuna eta jatorri ezberdinetako herritarren aberastasun kulturala saretzeko egitasmoa”. 12 lagun grabatu genituen orduan, eta bakoitzari bere kulturatik zerbait aukeratzeko eskatu genion. Iaz, lagun horiek ekarritako kontakizunak ilustratzeko tailerra antolatu genuen, tailerra bukatzean kontakizun ilustratu horiek argitara emateko asmoarekin.

Bilduma fisikoki argitaratzeko aukera izan genuen ondoren, eta orain honez gain sarean ikusi eta irakurtzeko aukera jarri dugu, eskuinaldeko zerrenda honetan, banan-banan. Gozatu!

photo_2024-04-18_11-09-55.jpg

Hemen topatuko duzun liburu bilduma mintzaz mintza osatzen den mundu baten adibidea da, ezin konta ahala jenderen lanak egin duena posible. Munduan zehar kontatutako istorioak iritsi dira azkenean munduak Azpeitia izena hartzen duen tokira, eta kontakizun horiek liburu honetara ekartzen egindako lanagatik eskerrak eman nahi dizkiegu guzti-guztiei.  

Gure Mintzak izeneko proiektua jarri genuen martxan Dinamoan 2020an, gure inguruan hitz egiten diren hizkuntzen aniztasuna eta jatorri ezberdinetako herritarren aberastasun kulturala saretzeko egitasmoa, eta hortik eratorri ziren kontakizun hauek, hainbat hizkuntzatan emanak.

Gure Marrak izeneko tailerra antolatu genuen gero, Leire Bilbao eta Maite Mutuberria zirela gidari, kontakizun hauetako bakoitza irudiz ere emateko, ilustratzeko, eta horren guztiaren emaitza da liburu hau, mintzaz mintza eraikia, eta mundu bereko mintzakide bihurtzen gaituena.

 

 

azala.jpg

GURE MARRAK 01 | Paleshuki eta Paleviki

GURE MARRAK 02 | Taro Urashima

GURE MARRAK 03 | Ez dago etorkizunik eta ihes egiteko ordua da

GURE MARRAK 04 | Txakurra saltoka

GURE MARRAK 05 | Gabonetako gutuna

GURE MARRAK 06 | Coquenaren kondaira

GURE MARRAK 07 | Itsasoaren aurrean etzanik

GURE MARRAK 08 | Auzo lapurraren istorioa

GURE MARRAK 09 | Otoitza aberriaren alde

GURE MARRAK 10 | Saci Perere

Erantzuna gehitu