Gure Marrak munduko kontakizun ilustratuen bilduma aurkeztu dute

2022/03/02
Gure Marrak munduko kontakizun ilustratuen bilduma aurkeztu dute

 

Herrialde ezberdinetako kontakizunak biltzen dituen album ilustratuen bildumaren aurkezpena izan zen atzo Sanagustin kulturgunean. Gure Marrak ilustrazio tailerrean sortu dituzte narrazio ilustratuak, Maite Mutuberria eta Leire Bilbaoren gidaritzapean.

Gure Marrak munduko kontakizun ilustratuen bildumaren aurkezpena izan zen atzo Sanagustin kulturgunean. Hamar narrazio ilustratuz osatutako bilduma iazko udazkenean Dinamoan egindako izen bereko tailerraren emaitza da eta Kulturaz kooperatibak argitaratu du. Bilduma Sanagustin kulturgunean eros daiteke, 25€ren truke.

Ekitaldian parte hartu zuten Maite Mutuberria tailerreko dinamizatzaileak, Xabier Gantzarain kulturaz kooperatibako kideak eta  Maite Azpiazu, So Saito eta Marta Trigo  Gure Mintzak ekimeneko kideek.    

Bildumak eskualdean bizi diren herrialde desberdinetako hamar lagunen kontakizunak dakartza, jatorrizko hizkuntzan eta euskeraz idatzita eta tailerrean parte hartu duten beste hainbeste ilustratzaileren marrazkiz lagunduta.

Album ilustratua Kulturaz kooperatibaren Gure Mintzak proiektuaren baitan osatu da. 2020an abiatu zen ekimena, batez ere Azpeitian eta Urola Erdian hitz egiten diren hizkuntzen eta hizkeren grabazio funtsa eratzeko. Bertako herritarren kultur aniztasuna ezagutzera emateko proiektu eta tresna bat da. Besteak beste, herrialde ezberdinetako kontakizunak bildu ziren grabazio funts hartan.

Lehen ekinaldi hari tiraka, iazko udazkenean kontakizunak ilustratzeko tailerra antolatu zen Dinamoan. Leire Bilbao eta Maite Mutuberriaren gidaritzapean, kontakizunari lagunduko zioten ilustrazioak sortu zituzten tailerreko parte hartzaileek. Narrazio ilustratuak argitaratuta eman zaio amaiera tailerrari. Dena den, proiektuak beste hainbat ekimenekin aurrera jarraituko du. 

Bilduma 25€ren truke dago salgai, Sanagustin kulturgunean.

Ondorengo lotura hauetan daude ikusgai atzoko aurkezpeneko argazki galeria, tailerraren inguruko bideoa, tailerreko argazki galeria eta Gure Mintzak proiektuko grabazio funtsa.  

 

Erantzuna gehitu