Hemen da ekaineko agenda!
2025/06/02

Ekainarekin batera agurtzen dute askok ikasturtea, urte osoan egindako lanaren emaitza eta esfortzua erakusteko momentua da, kurtsoan zehar sortutakoa taularatzeko garaia. Emanaldi asko izango ditugu ekainean ikasturte amaierako ekitaldiz betea baitator agenda. Halere, ez dira faltako kontzertuak, erakusketak, tailerrak eta, oraingoan, poesia errezitala ere izango dugu. Hemen duzu hil honetan Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatiban izango dugunaren aurrerapen txiki bat.
Ekitaldien inguruko informazio guztia kulturaz.eus web orrialdean aurkituko duzu.