Hizkuntza aniztasuna, plazara

2020/12/14
Hizkuntza aniztasuna, plazara
Azpeitiko eta inguruko herrietako kultur eta hizkuntza aniztasuna plazaratzea helburu duen proiektua aurkeztu genuen pasa den ostiralean Sanagustin kulturgunean.

Azpeitian eta Urola bailaran dauden hizkuntzen grabazio funtsa eratzen hastea izan zen lehen helburua; horretarako, Azpeitian, Azkoitian, Zestoan eta inguruetan bizi diren hamabi herritarren ama-hizkuntzak jaso ditugu: txekiera, arabiera, japoniera, galiziera eta kroaziera, beste hainbaten artean. Bideo-elkarrizketak egin dizkiegu parte-hartzaile horiei, eta galdetegi bera pasatu diegu denei.

Dinamoaren webgunean ikus daitezke elkarrizketa horiek, baita parte-hartzaileen inguruko informazio osatua ere. Solasaldi horietan, hiztun bakoitzaren ama hizkuntza jasotzeaz gain beraien herrialdeetako kultur ondarea ere jaso da, aurrera begira kultur adierazpen horiekin prozesuaren sozializazioan lagunduko duen emaitza plazaratzen saiatuko gara.

Erantzuna gehitu