Immaculate Fools eta Jotakie musika taldeen kontzertua irailaren 19an Azpeitiko zezen plazan
2020/08/03

Ezohiko egoera honek bultzatuta hainbat aldiz aldatu behar izan da Immaculate Fools eta Jotakie musika taldeek eskaini behar zuten emanaldiaren data. Oraingo honetan, babes neurriak bete ahal izateko Azpeitiko zezen plazan antolatu dugu kontzertua Kulturazek eta Udalak elkarlanean.
Hasiera batean bi emanaldi aurreikusita zeuden arren kokaleku berri honek egun bakar batean burutzea ahalbidetzen du. Horrela, aurrez erositako sarrerek irailaren 19ko emanaldirako balioko dute.
Eskaintza zabala datozen hilabetetan
Kulturazen jardunak aurrera darrai eta datozen aste eta hilabeteetarako hainbat ekitaldi antolatu ditugu. Besteak beste irailean Pablo Milanés, Grises eta Siete C-ren kontzertuak ikusi ahalko dira. Agenda osoa kulturaz.eus-en kontsultatu daiteke.