Irekita dago 2023ko Dinamoko sormen egonaldietarako deialdia

2023/02/27
Irekita dago 2023ko Dinamoko sormen egonaldietarako deialdia
Azpeitiko Kulturaz Kultur Kooperatibak hasieratik babestu izan du sortzaileen jarduna. Azken urteotako esperientziaren ostean eta Dinamoa sormen gunearen abaroan sormen egonaldi hauen deialdia ondu dugu diziplina orotariko sortzaileei baliabideak eskaini eta bidea egiten laguntzeko.

Dinamoa.eus-en dituzu deialdia eta xehetasun guztiak. Hona oinarrizko informazioa:

> Hiru egonaldi mota: #harri (osoa), #orri (sinplea) eta #ar (antzerkia).

> Urtean bi deialdi:

  – 1. deialdia: eskaera epea 2023ko otsailaren 24tik martxoaren 19ra izango dira eta egonaldiak martxoaren hasieratik uztailaren amaierara gauzatuko dira.

 – 2. deialdia: eskaera epea 2023ko ekainaren 16tik uztailaren 16ra izango dira eta egonaldiak irail hasieratik abenduaren amaierara gauzatuko dira.

> Tokia: Dinamoa Sormen Gunea, Azpeitia (Gipuzkoa).

Erantzuna gehitu