Irailaren 4an irekiko da antzerki sormen laborategian izena emateko epea

2023/08/28
Irailaren 4an irekiko da antzerki sormen laborategian izena emateko epea
Kulturaz kooperatibatik berriro martxan jarri dugu Antzerki Sormen Laborategia. Xabi Agirrezabala izango da taldearen gidari, eta 2023ko urritik 2024ko ekainera birtartean izango da.

 

Gorputza da arte bizien muina eta arrazoia, gorputza eta honek berekin dakarren guztia: bere mugimendua, bere indarra, bere formak, bere adierak, bere kontraesanak, bere luzapenak, bere hustasunak, bere espazioak, bere bakardadeak eta bere kolektibitateak, bere ezkutukoak eta bere agerikoak.

Antzerki Sormen Laborategia hau guztia lantzeko eremua da; 2023ko urritik 2024ko ekainera bitarte ikasturte izaera izango duen tailerra, Kulturaz kooperatibak antolatuta. Xanti Agirrezabalek gidatuko du tailerra, Dinamoa sormen gunean izango da, asteazkenetan 19:30 eta 21:00ak bitartean eta antzerkiaren zirrikituak lasai ederrean ikertzeko aukera emango du. Matrikula-prezioa 315€koa da -35€ hileko-.


Izen ematea irailaren 4an irekiko da, dinamoa.eus webgunean -irailaren 24a arte-. Laborategiaren inguruko xehetasun guztiak bertan irakurri daitezke.

Oholtzarekin, gorputzarekin, antzerkiarekin beste harreman modu bat nahi duen edonork dauka lekua laborategian, aurrez inoiz ibili gabea izanda ere. Edozein zalantza izanez gero, idatzi dinamoa@dinamoa.eus webgunera.

Erantzuna gehitu