Kultur bonoak, agortzear
2017/01/13

Inoiz baino gehiago atera ditugu eta inoiz baino azkarrago saldu dira. 10 bat geratzen dira.
2017 kultur bonoarekin ezusteko polita jaso dugu. Urtero agortu izan diren arren, aurten ziztu bizian saldu dira eta berriro beste ale batzuk atera behar izan ditugu, eskaerei erantzuteko. Azkenak geratzen zaizkigu, 10 bat.
Kontzertuei dagokionez ari gara lehen hilabete hauetan bizkarrezurra osatuko duten taldeak iragartzearekin amaitzen. Pare bat falta zaizkigu eta datorren astean-edo botako ditugu. Gehiago ere egongo dira ordea. Esango.
Datorren astean iragarriko ditugunak aurreneko dantzak izango dira. Eta uste dugu asmatu dugula aurten aukeratutakoekin. Ea gustuko dituzuen, baina hori datorren astean. Badakizue, hemen www.kulturaz.eus/agenda aurkitu ahal duzuela informazio gehiago eta zineaz berriz www.kulturaz.eus/zinea hemen.