Kultur bonoak, babesletza lehen aldiz

2018/03/19
Kultur bonoak, babesletza lehen aldiz
Seigarren urtez Kultur Bonoa atera dugu eta azken urteetan bezala, denak agortu zaizkigu. Bonoa aurkezterakoan haren erabilerari zegozkion aldaketak iragarri genituen. Datuak itxi ditugunean, beste berri bat dakar: lehen aldiz babesletza izan duela bonoak. Eskerrik asko, Kutxa Fundazioari ekimen honetan parte hartzeagatik. Albiste honetan, 2018ko Kultur Bonoaren emaitzak erakutsi nahi ditugu.

Sei urtean lehen aldiz, Kultur Bonoak babesletza izan du. Kutxa Fundazioak egitasmo honen helburuekin bat etorriz, proiektua babestea erabaki du. Azpeitiko Kultur Mahaiaren Kooperatibak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean ateratzen dugu Kultur Bonoa. Poztekoa da babesleak gerturatzea ere.

Poztekoa den bezala herritarren erantzuna bonoarekiko. Ikaragarria izan da aurtengoa ere. Aprobetxa dezatela opa diegu. Hona hemen 2018ko emaitzak.

Kultur bonoaren prezioak:

  • Orokorra: 60€ (berezko balioa, aurreko urtetakoak eredu hartuta, 200€takoa da)
  • Deskontuarekin: 30€ (jubilatuak, ikasleak, gazte txartel jabeak, langabetuak)

Saldutako kopuruak(%tan):

  • Orokorra: %50.
  • Deskontuarekin: %45,6.
    • Gazte txartela: %25,27.
    • Ikasle txartela: %11,5.
    • Jubilatuak: %3,3.
    • Langabetuak: %5,5.
  • Zozkatuak: %4,4

Kultur Bonoaren helburuak

  • Kultur ekitaldien kontsumoa sustatzea eta handitzea.
  • Azpeiti mailako kontsumoa bultzatzea, jendea herrian gera dadin edo hona etor dadin.
  • Herritarrek bonoaren bitartez abantaila ekonomikoak izatea.

Hauek dira kultur bonoarekin lortutako abantailak:

  • Sanagustin kulturguneko 8 kontzertu doan. Nahi diren kontzertuak.
  • Antzerki edo dantzako ikuskizunak %50eko deskontuarekin.
  • Jaialdi eta Topaketak %50eko deskontuarekin.
  • Sanagustin kulturguneko umeentzako ikuskizunak doan (ume bat + heldu bat).
  • Soreasu Antzokiko ekitaldiak %50eko deskontuarekin.

Besterik gabe, eskerrik asko Kultur Bonoa erosi duzuenoi eta aprobetxatu!

Erantzuna gehitu