Kultur ekitaldiz betea dator maiatza Kulturaz Kultur Kooperatibara
2025/04/29

Maiatza koloretsu dator Kulturaz Kultur Kooperatibara. Kontzertuak, tailerrak, antzerkiak, bakarrizketak, zinema eta beste hainbat kontu interesgarri aurkituko dituzu gure egitarauan. Hemen duzu hil honetan Sanagustin kulturgunean, Soreasu Antzokian eta Dinamoa sormen gunean izango dugunaren aurrerapen txiki bat.
Ekitaldien inguruko informazio guztia kulturaz.eus web orrialdean aurkituko duzu.