2023.urtea parte hartzea sustatzeko eta formaziorako zein sentsibilizaziorako bide berriak lantzeko baliatu da

2024/01/10
2023.urtea parte hartzea sustatzeko eta formaziorako zein sentsibilizaziorako bide berriak lantzeko baliatu da
Kultur eskaintza zabala eta anitza eskaintzen jarraituz, parte hartzaile kopuruak gora egitea lortu da aurtengoan. Formaziorako eta sentsibilizaziorako bide berriak landu ditugu, eta hainbat bidelagunen bultzadari esker urte ona izan da.

Kultur ekitaldien eta dinamiken eskaintza kopurua mantenduz, parte hartzaile kopurua igotzeko apustua egin da, eta helburu hori betetzeko gai izan gara 2023an. Guztira 214 ekitaldi kudeatu ditugu eta  48.528 ikus-entzulek hartu dute parte beraietan.


Honez gai, sormen eta transmisioko 17 proiektu ditugu martxanAPOA Askoren Poesia Ahotsak eta Antzerki Sormen Laborategia martxan jarri diren berrien artean, eta Hitzaren Eskola eta Grafiaz Betea daude errepikatzen direnen artean, besteak beste. 15 sormen egonaldi burutu dira Dinamoa sormen gunea eta Soreasuko espazioetan, egonaldiak gauzatu dituzten talde zein norbanakoak beraien lanak gurena ontzeaz gain jende aurrean erakusteko aukera izan dute.  Guztira 4.556 erabiltzaile igaro dira Dinamoko espazioetatik, honela, orotara 53.000 erabiltzailera igoz Kulturaz kooperatibak kudeatzen dituen espazioetatik igaro eta ekitaldietan parte hartu dutenen kopurua.

Hezkuntza formalean ere txertatuak ditugu mediazio eta sentsibilizazio proiektuak. Honela, ikastetxeetako haur zein gazteak kultur sormenera gerturatzeko bidea zabaldu dugu.

Ekitaldiak antolatu diren espazioei erreparatuz gero, 105 izan dira Sanagustin kulturgunean ospatu direnak, 89 ekitaldi Soreasu Antzokian ikusi ahal izan ditugunak, 9 Dinamoa somen gunean jendaurrera begira eskainiak, eta 11 ekitaldi kalea hartu dutenak. Ekitaldi guzti horietatik 51tan sarrera ordaindu behar izan da, eta 163 doan izan dira.

Agertokira igo diren sortzaileetatik 195 Euskal Herrikoak izan dira eta horietatik 96 herrikoak edo eskualdekoak. Aipatu, ekitaldien %16 soilik izan direla euskaraz ez den beste hizkuntza batean.  

Agertokira igo diren pertsonen %54 emakumezkoak izan dira, eta %46 gizonezkoak. Kopuru hau mantendu egin da 2022tik 2023ra. 

Urtero lez diziplina desberdinetako ekitaldiak izan ditugu gurean;  69 izan dira soinuaren arloari lotutakoak, 52 gorputzaren inguruan antolatuak, 47 ekitaldi hitza ardatz izan dutenak, eta 32 irudia landu dutenak.

Beste urte batez, adiministrazioekin, kultur eta gizarte eragileekin elkarlana sustatu da. Ekitaldien sustatzaileen datuei begira jartzen bagara, 44 ekitaldi izan dira Kulturaz kooperatibak antolatuak. 71 herriko kultur komunitateak Kulturazek kudeatzen dituen espazioetan antolatutakoak, eta 99 gainerako eragileek programatuak.

Eskerrak eman modu batera edo bestera urtean zehar gurekin bat egin duzuon guztioi, zuekin da posible bide hau. 2024. urtea ere egitarau oparoarekin dator eta guk gogotsu ekingo diogu urteari!

Erantzuna gehitu