Kulturaz aplikazioa, informazio guztia eskura
2019/02/13

Kulturaz kooperatibak Kulturaz aplikazioa sortu du, mugikorretik kultur mahaiaren kooperatibak antolatutako ekimenen berri izan eta Kultur Bonoaren erabilpenari jarraipena egiteko.
Kulturaz aplikazioarekin Kulturazen kultur ekitaldien berri izango dute herritarrek mugikorrean oso modu sinplean. Aplikazioaren bidez ekitaldien agenda eta zinema eskaintza osoaren berri eduki daiteke, ekitaldi bakoitzeko informazio guztia ikusteko. Gainera, Kultur Bonoaren erabiltzailea izanez gero, bonoaren erabilpen-kopurua begiratzeko aukera dago.
Aplikazioa, honako lotuta hauetatik jaitsi daiteke:
- Android mugikorretarako: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.codesyntax.kulturaz
- Iphonetarako: https://itunes.apple.com/us/app/kulturaz/id1447343660?mt=8