Kulturaz ere, Euskaraldiarekin bat

2020/11/20
Kulturaz ere, Euskaraldiarekin bat
Hainbat ekimen antolatu ditugu Azpeitiko Euskaraldia lan-taldeak eta Kulturaz kooperatibak elkarlanean.

Gaur, ostiralarekin, hasi da Euskaraldia, euskaldunen hizkuntza ohiturak eraldatzea helburu duen egitasmoa. 

Kulturaz Azpeitiko kultur kooperatibaren xedea euskarazko kultura bultzatzea izanik, Azpeitiko Euskaraldia lan taldearekin elkarlanean hainbat ekimen antolatu ditugu. 

Batetik, azaroaren 29an 'Goazen 7.0 Kontzertua' izango da Soreasu Antzokian. Bi emanaldi eskainiko dira, 17:00etan eta 19:00etan. Bestetik, Mikel Urdangarinek 'Izurdeen lekua' diskoa aurkeztuko du abenduaren 4an, 19:00retan, Soreasu Antzokian. Bi ekitaldietako sarrerak kulturaz.eus-en daude eskura.   

Bestalde, Kulturazek arigune rola izango du Euskaraldian, arlo eta kudeatzen dituen espazio guztietan, barnera nahiz kanpora begira, euskara baita gure komunikazio hizkuntza nagusia. Jarrai dezagun kultura euskaratik eta euskaraz gozatzen. 

Erantzuna gehitu