Kulturaz eta Bertanek elkarlanean jarraituko dugu
2018/11/14

Pasa den urtean Kulturaz, Azpeitiko Kultur Mahaiaren kooperatibak, eta Bertan-ek, Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, elkarlana oinarri zuen hitzarmen bat sinatu genuen. Honek, bi erakundeen interesak bat egin eta sinergiak baliatzea ahalbideratu du.
Orain, bi Elkarteek elkarlanaren balorazio positiboa egin eta eskutik lanean jarraitzea adostu dugu, hitzarmenari jarraipena emanez. Horretarako, argazkia atera genuen Jose Luis Otamendi, Kulturaz kooperatibaren ordezkariak, eta Karmele Zabaleta, Azpeitiko Merkatarien Elkarteko Presidenteak.
Elkarlanaren jarraipena aitzakiatzat harturik, Bertan Elkarteak azaroaren 25ean Ruper Ordorikak Sanagustin Kulturgunean eskainiko duen kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu sare sozialen bidez. Zozketan parte hartzeko, Bertan Elkartearen jarraitzaile izan/egin beharko da Facebook edo Instagram sare sozialetan (@azpeitinbertan) eta post batean komentarioa utzi beharko da bi lagun aipatuz.