Kulturaz eta Bertanek elkarlanean jarraituko dute

2023/06/26
Kulturaz eta Bertanek elkarlanean jarraituko dute
Badira urte batzuk Kulturaz Kooperatiba Elkarteak eta Bertan-ek, Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, elkarlanari ekin ziotela. Izan ere, 2018an, bi entitateek indarrak batu eta elkarri laguntzeko konpromisoa hitzartu zuten. Horrek, bi erakundeen interesak bat egin eta sinergiak baliatzea ahalbideratu du.

Orain, bi Elkarteek elkarlanaren balorazio positiboa egin eta eskutik lanean jarraitzea adostu dute, hitzarmenari jarraipena emanez. Horretarako, sinadura-ekitaldia burutu dute Eñaut Frantsezena Kulturaz Kooperatiba Elkarteko ordezkariak eta Ana Etxaniz Azpeitiko Merkatarien Elkarteko Presidenteak. Horrela, ekarpen ekonomiko baten trukean, Merkatari Elkarteak Kulturaz-ek antolaturiko ekintza guztietarako sarrerak izango ditu, saltokien zein bezeroen artean zozketatu ahal izango dituenak.

Aldi berean, Bertaneko bazkide diren saltokiek Kulturaz Kooperatiba Elkartearen zerbitzuetan %10eko deskontua izango dute (zerbitzu teknikoan, luntx zerbitzuan, iragarki grabaketan, etab). Guztia biribiltzeko, Kulturaz Bertaneko bazkidea izango da eta hau, berriz, Kulturazen babeslea

Erantzuna gehitu