Kulturaz loratuta dator udaberria

2023/04/18
Kulturaz loratuta dator udaberria
Ez da egun batetik besterako kontua izaten. Baratzean bezala, lurra landu, mimatu, izerdia bota eta pazientziaz itxaron behar izaten da kulturaz gozatzeko. Fruitua ez ezik, denbora bera ere dastatu egiten da eta. Jada, koloreztatu zaigu agenda. Eremu ezberdinetako ekitaldi eta proiektuz beteta, iritsi da udaberria.

 

 

Kontzertuei dagokionez, datozen hilabeteetan Gari eta Maldanbera, Banda Gaztearen Alardea, Ithaka, Bamns, Gatibu, Esne Beltza, DJ Elepunto, Chica Sobresalto, Sara Azurza, Ezpalak eta Havalina taldeak izango ditugu, besteak beste, Sanagustin eta Soreasuko oholtza gainean. Gainera, Grison Beatbox eta Luis Zaheraren bakarrizketak, Allur Dantza taldearen Itsas Lapurrak ikuskizuna, dantzaleku eta Ene Kantak-en Emozio Festa ikuskizuna ere izango ditugu bi kulturguneetan. Zinemari dagokionez, Los Fabelman, 20.000 especies de avejas, Karpeta Urdinak eta Matria filmak ikusi ahal izango dira datozen asteetan Soreasu Antzokian.

 

Sormen eta transmisio proiektuek ere izango dute bere lekua ikasturte amaiera honetan. Arkupehotsak ekimenaren baitan Dinamoan egonaldia eta Sanagustinen kontzertua eskainiko dute Enerhitzek -Olatz Salvador bidelagun duela- eta Kadirak -Idoia Asurmendi bidelagun duela-. Grafiaz Betearen azken saioa egingo da -risografiaren ingurukoa- eta gaztetxoen antzerki tailerrean urtean zehar ondutakoa taularatuko dute ekainean.

 

Beste hainbat ekitaldi, proiektu eta sormen egonaldi ere landatu ditugu baratzean, xumeak batzuk, entzutetsuak besteak, herriko eragileekin batera gehienak. Mimoz zainduko ditugu eta, lurrazaleratu ahala, joango gara lau haizetara argitaratzen.

 

Kulturazen agenda:

  • Apirilak 21, 22:30, kontzertua: Gari & Maldanbera

  • Apirilak 22, 12:00, erakusketaren irekiera ekitaldia: Lainoak, Maria Goñi

  • Apirilak 22, 22:00, bakarrizketa: Grison Beatbox

  • Aprilak 23, 12:00, kontzertua: Banda Gazteen Alardea

  • Apirilak 23, 19:00, kontzertua: Arkupehotsak, Enerhitz ft. Olatz Salvador

  • Apirilak 23 eta 24, zinema: Los Fabelman

  • Apirilak 26. 18:00, hitzaldia: Pantailaren erabilera adin txikiko haurrengan.

  • Aprilak 27, 19:00, aurkezpena: Domusa teknik 40 MLK 2023

  • Aprilak 28, 23:00, dantzaleku

  • Maiatzak 6, 22:30, kontzertua: Gatibu

  • Maiatzak 7, 18:00, dantza ikuskizuna: Itsas Lapurrak, Alurr dantza konpainia

  • Maitzak 7, 19:00, hitzaldia: Azpeitiko errotak

  • Maiatzak 12, 22:00, kontzertua: Katapulta Tour, Ithaka + Bamms

  • Maiatzak 14, 17:00, haurrentzat ikuskizuna: Emozio Festa, Ene Kantak

  • Maiatzak 14 eta 15, zinema: 20.000 especies de avejas

  • Maiatzak 19, 22:00, zinema: Karpeta Urdinak

  • Maiatzak 20, 23:00, kontzertua: Esne Beltza + DJ Elepunto

  • Maiatzak 21, 18:00, kontzertua: Arkupehotsak, Kadira ft. Idoia Asurmendi

  • Maitzak 26, 22:00, kontzertua: Chica Sobresalto + Sara Azurza

  • Maitzak 27, 22:30, kontzertua: Ezpalak + Havalina

  • Maiatzak 28, 20:00, bakarrizketa: Luis Zahera

 

Erantzuna gehitu