Lehen pausoak Dinamoa Sormen Gunean barrena

2019/04/10
Lehen pausoak Dinamoa Sormen Gunean barrena
Dinamoa Sormen Gunea ekainean irekiko bada ere, azpiegitura eraberritua ikusteko aukera izan zen apirilaren 6an. Dozenaka lagun bertaratu ziren Soreasuko eraikinaren eremu egokitu berriak ikustera.

Dinamoa sormen gunearen lehen faseko lanak ari dira pixkanaka bukaerara iristen, eta ekainean zabalduko badute ere, Soreasu auzoko eraikinean egokitu dituzten espazioak ikusteko aukera izan zuten herritarrek apirilaren 6an. 11:00etan hasita, Kultur Mahaiaren ohiko batzarra egin zuten hainbat lagunek; bertan joan zen urtearen balorazioa nahiz 2019rako lan idloak izan dituzte hizpide. Gainera, aurtengorako erronka bat ere jarri zuten: Dinamoa sormen gunearen irekiera. Batzarra bukatzean, 12:30ean, Kultur Mahaiko eta Azpeitiko Udaleko ordezkariek sormen gunearen proiektuaren aurkezpena egin zuten, eta ondoren horiek eta herritarrek bisita gidatua egin zuten Dinamoa sormen gunea izango den eremuan. 

Dinamoa: ate irekiak 

 

Dinamoa sormen gunea lau eremuk osatuko dute, eta lehen fasean horietako hiru egokituko dituzte: irudiaren, hitzaren nahiz gorputzaren eremuak. Bigarren fasean, berriz, soinuaren eremuko lanak egingo dituzte. Sormen gunea sormen adierazpen eta diziplina orori bide emateko laborategia izango da: “Sortzaileek lan egiteko lekua da, babesa eta giroa. Euskalduna, Euskal Herrikoa eta mundukoa. Inorena ez baina denona, elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko, sormena norbere baitatik kolektiborako jauzia baita”, adierazi zuten. 

Sormen guneko lau eremuetako bakoitzerako proiektu ardatz bat garatuko da. Hitzaren eremua sormen lanaren ardatzean hitza duten adierazpide nahiz jardunentzat izango da, eta eremu horretan Hitzaren Eskola deituriko proiektua jarriko dute martxan. Irudiaren eremuan, “bizi gaituen mundua idazteko behar diren grafia guztiak eskura jartzeko” gunean, Irudikaria proiektua gauzatuko da. Gorputzaren eremuan, berriz, Oholtzaberri proiektua izango da erdigunea; eta soinuaren eremuan soinu plataforma proiektua.

 

Dinamoa: ate irekiak 

 

Erantzuna gehitu