Liburu dendaren egitasmoa aurkeztu genuen atzo Sanagustinen, bilera irekian

2022/06/10
Liburu dendaren egitasmoa aurkeztu genuen atzo Sanagustinen, bilera irekian
Urte askotako hutsunea betetzeko asmoz eta hitzaren inguruan elkartzen den komunitateari zerbitzua emateko, liburu denda proiektua aurkeztu genuen atzo kultur kooperatibak.
Urte asko dira herrian liburu dendarik ez dagoela. Iratzar itxi zenetik mahai gainean izan dugu liburu dendaren egitasmoa Kulturaz kooperatiban. Ez zen bideragarria ekonomikoki, eta orain ere ez da, baina sozialki beharrezkoa ikusten dugu. Hitzaren inguruan elkartzen den komunitateari zerbitzua emateko, herriko beste hainbat eragilerekin elkarlanean. Beste tresna bat, herriko kulturan osatu gabe dagoen alor bat taxutzeko.

Guretzat komunitatea da egitasmo honen ardatza, eta balizko liburudendak komunitate horren mesedetan egin beharko luke lan. Atzoko bileran hitz egindakoa eta bertan jasotako iritziak eta babesa kontutan izanda, oro har, gogoa badagoela ikusten da.

Hori guztia hausnartu eta aztertuta, orain Udalari Kulturaz kooperatibaren interes hori azaltzea izango da hurrengo pausoa.

Erantzuna gehitu