Bonbon Beltz konpainia, Soreasun sormena lantzen

2019/05/21
Bonbon Beltz konpainia, Soreasun sormena lantzen
Bosgarren urtez jarraian, martxan da Antzerki Sormen Egoitzen programa.

Euskal antzerki sorkuntza sustatu eta sortze bidean diren proiektu eszeniko berrien bidelagun izaten jarraitu nahi dugu. Hori dela eta, bosgarren urtez jarraian, Antzerki Sormen Egoitzen programa jarri dugu abian. Pasa den astelehenetik, Bonbonbeltz konpainia Lanaz eta xaharretaz antzerki obraren sormen prozesuan murgilduta dabil Soreasu Antzokian. Hirugarren adinekoak eta zaintza lanen inguruko obrak ditu oinarri obrak eta txontxongiloak eta antzerkia uztartuko dituzte bertan.

Honez gain, beste lau obraren sormen prozesuak garatuko dira datozen hilabeteetan: Erika Olaizolaren Panpina, Xanti Agirrezabalaren Satiro, Amaia Azpuruaren Behi kanibal baten memoriak eta Esti Curielen Zilbor Hestea (K). Hoietako lauren emaitzak udazkenean ikusi ahalko ditugu, Euskal Antzerki Topaketen XXXVII. edizioaren baitan.

 
Erantzuna gehitu