Matxinada eta Mikel Laboa 11 Ahotsetara biltzen dituen DVDa, jada kalean
2019/02/28

Matxinada eta Mikel Laboa 11 Ahotsetara ikuskizunak biltzen dituen DVDa argitaratu dute Kulturaz kooperatibak eta Azpeitiko Kultur Mahaiak.
Bi ikuskizunak Uztarria, Hitza eta Kulturazek elkarlanean osatzen dituzten Mikrouhinak bideo-sortarako grabatu ziren. DVDak Sanagustin kulturgunean erosi daitezke, 5€tan. Bi ikuskizunetako batean parte hartu zuten herritarrek DVDa doan izango dute.
Imanol Eliasek idatzitako gidoitik abiatuta, Matxinada ikuskizuna ospatu zen pasa den urteko urriaren 27an Soreasu Antzokian, ehun herritar baino gehiagoren parte hartzearekin. 1766an Azpeitian jazotako Gariaren Matxianda du oinarri ikuskizunak.
Mikel Laboaren heriotzaren 10. urteurrenean, berriz, Laboaldia ekimena burutu zen. Ekimenari amaiera emateko, herriko eta eskualdeko dozenaka musikarik Mikel Laboaren abestien moldaketak eskaini zituzten Mikel Laboa 11 Ahotsetara ikuskizunean.
Bi ekimenak Kulturaz kooperatibak eta Azpeitiko Kultur Mahaiak antolatu zituzten, eta Mikrouhinak bideo-sortarako grabatu ziren.