Neurri berriak direla eta, aldaketak kultur ekitaldietan

2020/10/28
Neurri berriak direla eta, aldaketak kultur ekitaldietan
Azken egunotan Covid-19ari aurre egiteko neurriak zorroztu ditu Eusko Jaurlaritzak. Hori dela eta, programatuta genituen kultur ekitaldiak berrikusi beharrean aurkitu gara.

Azaroaren 6an ospatzekoa zen Aitor Etxeberria eta Amoranteren kontzertua urtarrilaren 22ra atzeratu da. Azaroaren 7an ospatzekoa zen Antonio Lizanaren kontzertua, berriz, bertan behera gelditu da. Pasa den asteburuan bertan behera gelditu zen Ezpalak eta Lemy Riveren kontzertua, aldiz, abenduaren 18an izango da.

Zinema ekitaldiei dagokionez, 23:00etako etxeratze-agindua dela eta, emanaldien ordutegiak aldatu dira. Gaur, Zumiriki filma ordu berean eskainiko den arren -19:30ean-, zapatuko eta asteleheneko zinema emanaldiak – Falling filma ikusi ahal izango da- 20:00etan izango dira. Soreasu Antzokian egitekoa den Mikel Karreraren Bidea Ipar liburuaren aurkezpenak bere horretan jarraitzen du, eta bihar, osteguna, 19:00etan ospatuko da.

Azkenik, Azpeitiko Udalak antolatzen dituen Euskal Antzerki Topaketen baitan ere hainbat aldaketa izango dira. Besteak beste, emanaldietako ikusle-edukiera antzokiaren %30era mugatzea erabaki du Udalak. Topaketen inguruko xehetasun guztiak udalaren webgunean aurki daitezke.

Eusko Jaurlaritzaren neurri berrien arabera, programatutako kultur ekitaldiak ikustera ekitaldi horiek egiten diren udalerrietako biztanleek baino ezingo dute etorri.

Bertan behera gelditu diren ekitaldietako sarrerak zituztenei dirua zuzenean itzuliko zaie. Beste udalerri batekoak izanik sarrera erosia zutenek, ebeloki@kulturaz.eus-era idatzi beharko dute. Azpeitiko Udalak antolatzen dituen Euskal Antzerki Topaketetako emanaldien kasuan, aldiz, kultura@azpeitia.eus helbidera idatzi edo 943 1570 68 telefonora deitu beharko dute.

Egiten diren ekitaldi guztietan Covid19aren aurkako babes neurriak zorrotz betetzen jarraituko dugu. Besteak beste, kultur ekitaldi guztietan -baita doakoetan ere- sarrera aurrez hartzea gomendatzen da. 

Erantzuna gehitu