Plastikozko hondakinez josia dator 'Textile' Viviane Straub artistaren erakusketa

2025/05/22
Plastikozko hondakinez josia dator 'Textile' Viviane Straub artistaren erakusketa
Sormenari leiho berri bat ireki diogu Doi erakusketa programan. Viviane Straubek 'Textile' proiektua aurkezteko aukera izango du maiatzak 16tik ekainaren 1era Foru ibilbideko erakusketa aretoan, baita Sanagustin kulturgunean ere.

 

Textilek proposatzen du bigarren begirada luze bat eskaintzea normalean instintiboki begietatik aldentzen dugun material bati, tokiko ibaietan bildutako ehun-hondakinei.

Duela urtebete baino gehiago plastikozko hondakinak biltzen hasi zen Viviane Straub Deban eta Nerbioin. Hasieran nazka edo haserreagatik soilik erreparatzen zituen materialak, baina era berean, itsasertzeko landaredian harrapatutako hegal hautsi haiekiko erakarpen arraro eta ia enpatia bat sentitzen hasi zen. Material hauek erabili ditu lanabes moduan. Era guztietako hondakinak aurkitu ditzakegu bere obretan, alfonbra erre baten zatiak, plastikoa, arropa, kotoizko haria, iltzeak eta plastikoa oro har. 

Viviane Straub

Viviane Straubk Filologia erromanikoa eta Artearen Historia ikasi zituen Alemanian eta Frantzian, eta Arte Ederrak Euskal Herriko Unibertsitatean. Irudian, ehungintzan, ekintzan eta idazketan oinarrituta garatzen du bere praktika, eta "paisaiari" buruzko hausnarketa kritikoa egiten du, pinturaren eta kulturaren kontzeptu antropozentrista gisa, gero eta ñabardura ekologistagoak dituena, Textilen ikus dezakeguna.

Erakusketaren inguruko informazio guztia hemen aurkituko duzu.

DOI_07_kartela_DinA2-01.jpg

 

Erantzuna gehitu