'Sanagustineko elkarrizketak', aurtengo egitasmo berrietako bat

Saiatzen gara, tartean behin, ukitu bereziko egitasmoak aurrera eramaten. Nola ez, ahal bada, lankidetzan. Aho Bizarrik Gabe izan zen horietako bat. Herriko komunikabideekin (Uztarria, Urola kostako Hitza, Erlo Telebista) eta Kultur Mahaiarekin elkarlanean egin genituen orduko hitzaldi zikloak (sareko liburuan bildu genituen). Gustura gelditu ginen eta beste zerbait egitekotan ere bai, antzeko formatuan, interesekoa izango zena... hortik atera zen 'Sanagustineko elkarrizketak' egitasmoa.
Ziklo berri honetan, azpeitiar ezagunak izango dira elkarrizketatuak. Gaur argitaratu dugu aurten eginiko hirugarren elkarrizketa, Mikel Labakari eginikoa. Jabier Larrañaga Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatua izan zen lehendabizikoa eta Erika Olaizola aktorea bigarrena. Hemen Labakari eginikoa bideoan eta Urola Kostako Hitzan, idatzian.
Sanagustiñeko elkarrizketak Mikel Labaka from Erlo Telebista on Vimeo.