Sanagustinen historia, paneletan

2020/07/09
Sanagustinen historia, paneletan
Sanagustin eraikinaren historia laburbiltzen duen panelak jarri ditugu Sanagustin kulturgunearen sarreran.

Azken urteotan kulturgune gisa ezagutu badugu ere, meendeetako historia gordetzen du bere baitan Sanagustingo eraikinak. Elizaz gain, udaletxeko bulego, gotorleku edota haurrentzako eskola gela ere izan da gaur egun kulturgunea dena.

Historia, ondarea eta gaur egungo kultur eredua ezagutzera emateko panelak jarri ditugu kulturgunearen sarreran; euskaraz, gazteleraz, frantzesez eta ingeleraz, bisitariek ere eraikinaren historiaren eta azken urteotako kultur dinamikaren berri izan dezaten, amiñi bat bada ere. 

Erantzuna gehitu