Sarerako kultur saio bat garatzeko lan eskaintza
  
    
      
        
          2019/05/14
        
      
    
  
      
  Kulturaz Kooperatiba Elkarteak ikus-entzunezko komunikazioan aritzeko pertsona bat behar du lanaldi erdiz (hasiera batean), sarerako kultur saio bat garatzeko.
            
          Eskatzen dena:
- 
Ikus-entzunezko lengoaia eta baliabideen ezagutza.
 - 
Euskal kulturaren ezagutza sakona.
 - 
Euskara menperatzea, ahoz zein idatziz.
 - 
Komunikatzeko eta harremanetarako gaitasuna.
 - 
Ordutegi eta egutegi malgutasuna.
 - 
Gidabaimena (B1) eta autoa izatea baloratuko da.
 
Eskaintzen dena:
- 
6 hilabeteko kontratua, proiektua abiatzeko (ekainetik abendura). Luzatzeko aukerarekin.
 - 
Lantokia Dinamoan eta Sanagustin kulturgunean.
 - 
Kultur proiektu aberats bateko partaide izatea.
 - 
Egitasmo berri baten sorreran parte hartzea.
 
Interesatuak, bidali zuen curriculumak kulturaz@kulturaz.eus helbidera, maiatzaren 29a baino lehen.
